XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mexikotik bueltan zetozela behi saldo bat harrapatu baitzuen hogei laguneko apatxe taldeak.

Izugarri gustatu zitzaien, eta gehiagotan ekarri behar zutela erabaki zuten.

Inoiz baino urrutirago heldu bide ziren handik urtebetera, bazenik ere ez zekiten itsasoa begiztatu baitzuten Sonora estatuko lurretatik: Laku itzel bat, ikusmira heltzen zena baino areago zabaltzen zena.

Kaliforniako Golkoa zen.

Berrogeita hamar ganadubururekin itzuli ziren Sonoratik.

Oturuntza ederra egin omen zuten ospatzeko.

Hurrengo irteeran zaldi eta mando asko bildu zituzten Geronimok eta bederatzi gerlarik, baina etxerako bidean zetozela mexikarrek atzeman eta dena berreskuratu zuten.

Esku-hutsik heldu ziren.

Askoz hobeto atera zitzaien urtebete geroagokoa, nahi adina zaldi, mando eta behi lortu baitzituzten hogeita hamar gizoneko espedizioan.

Berrogeita hamar bat mexikar hil zituztela ere aitortu zion Geronimok Barretti.